Skip to main content

Euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzea du helburu Bai Euskarari Elkartearen ziurtagiriak. Euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen ditu. Entitate horien guztien ahalegina eta konpromisoa aitortzea du helburu nagusitzat eta balio horrexengatik jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die. 1.200dik gora dira ziurtagiria duten entitateak eta zerrenda horretara batu berri da AZK.

Pozik gaude, urteetan egindako aurrerapausoei esker, lortu dugulako euskara gure jardunaren ardatz ezinbestekoa bilakatzea eta zigilu honen bidez konpromiso praktiko hori aitortu eta bermatzea.

Guk arnasa ematen diogu euskarari eta euskarak bueltan hamaika onura ekartzen dizkigu guri agentzia gisa: balio erantsia, kalitatea, gertutasuna eta konfiantza, motibazioa, atxikimendua, erantzukizun soziala…  eta ondorioz, gure bezeroei kalitatezko zerbitzuak eskaintzea euskaratik.

Ziurtagiri honek, gainera, hauspoa ematen digu urrats berriak irudikatu eta martxan jarraitzeko, gure agentzia eta lan mundua euskalduntzen eta AZKren marka indartzen. Bultzada berri honekin, norabide berean segiko dugu lanean, AZKren DNA-ren parte diren helburuokin lerrokatuta.

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?