Skip to main content

Ikastetxeetan eragina duten markaren hainbat alderdi aztergai egongo dira urriaren 19an, Eskoriatzako campusean, «Hau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?» izenburuko jardunaldian.

Honako hauek arituko dira hizlari: Iván Díaz, brandingaren alorreko Grávita enpresaren sortzailea —hitzaldi nagusia emango du—; Erika Ibáñez, Tecnaliako marketin- eta komunikazio-zuzendaria —hitzezko identitateaz hitz egingo du—, eta Iker Bereziartua, Santo Tomas Lizeoa ikastolako komunikazio-arduraduna —ikusizko identitateaz mintzatuko da—.

Jardunaldian izena emateko: Hau da marka

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta AZK komunikazio-agentziakHau da marka! Nola bereiztu zure ikastetxearen marka?’ jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute. Urriaren 19an izango da, Eskoriatzako campusean, eta ikastetxeen markari lotutako alderdiak egongo dira bertan aztergai. Izan ere, hitzorduan hainbat ikuspegitatik aztertu eta nabarmenduko da markak enpresa eta erakundeentzat —batez ere, ikastetxeentzat— duen garrantzia.

‘Hau da marka!’ jardunaldi irekia da eta gaian interesa duten guztiek har dezakete parte, baina, nteresatuek honako esteka honetan eman beharko dute izena aldez aurretik.

Hizlariak

Hitzaldi nagusi bat eman eta bi kasu arrakastatsu ezagutaraziko dira aurtengo jardunaldian. Lehen hizlaria Iván Díaz González marka-aditua eta -kontsultorea izango da. Hitzaldian, ikastetxeen marka hobetzeko estrategiak azalduko ditu. Grávita enpresako zuzendaria da Iván Díaz, eta, bere ibilbidean zehar, eginkizun garrantzitsuak bete ditu sektoreko enpresa ospetsuetan, hala nola Columna, Interbrand, Morillas eta Brand Union enpresetan. Gaur egun, markak eta brandinga ezagutaraztea xede duen Branzai plataforma espainiarreko buru da. Lehen hitzaldiaren ostean, Tecnaliako marketin- eta komunikazio-zuzendari Erika Ibáñez hitzezko identitateari buruz mintzatuko da. Azkenik, Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolako komunikazio-arduraduna, Iker Bereziartua, ikusizko identitateaz arituko da.

Egitaraua

09:30 – Ongietorria

09:45 – Iván Díaz (Grávita)

10:45 – Eztabaida

11:15 – Atsedenaldia

11:45 – Hitzezko identitatea: Erika Ibáñez (Tecnalia)

12:15 – Ikusizko identitatea: Iker Bereziartua (Santo Tomas Lizeoa)

12:45 – Amaiera

Antolatzaileak

AZK komunikazio-agentziak eta Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Komunikazio Campusak antolatu dute ‘Hau da marka!’ jardunaldia. AZK taldeak Arrasaten du egoitza, eta esperientzia luzea du markaren hobekuntzari lotutako gaietan. Hori dela eta, gai horren inguruan erreferentziazko erakundea da gaur egun Euskal Herrian. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, bere aldetik, 1976. urtean hasi zen hezkuntza lantzen, ikertzen eta irakasleak trebatzen. Gaur egun, komunikazioaren eta hezkuntzaren arloak batera jorratzen ditu Aretxabaletako campusean. Antolatzaileek helburu hau dute: «Hau da marka!» jardunaldia urteroko hitzordu bihurtzea markari lotutako gaietan interesa duen ororentzat.

Izen-emateak

Jardunaldian izena emateko: Hau da marka

 

hau-da-marka

Amaia Pavón (Mondragon Unibertsitatea), Agurtzane Elkoro (AZK), Xabi Igoa (Mondragon Unibertsitatea) eta Malen Illarramendi (AZK).

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?