Skip to main content

AZK JARDUNALDIAren lehen edizioa ospatuko da ekainaren 6an, ostegunean, Arrasaten, AZK-ko bulegoan. Lehen edizio honek komunikazioaren erronka eta joera berriak izango ditu abiapuntu, eta egun pil-pilean dauden hiru esparrutan jarriko da fokua: Inteligentzia Artifiziala, hizkuntzen-kudeaketa eta markagintza. 

 

Horretarako, gai horietako bakoitzean arituak eta adituak diren profesionalek hartuko dute parte jardunaldian hizlari bezala: Iñigo Arandia (Marketing Digitaleko aholkularia), Igor Leturia (Orai zentroko hizketa-teknologien arduraduna) eta Agurtzane Elkoro eta Malen Illarramendi (AZKn markagintza eta komunikazio estrategikoa). 

Jardunaldiaren egitaraua:

  • 09:00 – 09:15 : Ongietorria
  • 09:15 – 10:15 : Erakundeen estrategia digitala eta hizkuntzen kudeaketa (Iñigo Arandia)
  • 10:15 – 11:00 : Marka-irudiaren sorrera, eguneraketa eta kokapena enpresa munduan (Malen Illarramendi eta Agurtzane Elkoro) 
  • 11:00 – 11: 30 : Atsedenaldia, kafea.
  • 11:30 – 12:30 : Inteligentzia artifiziala eta euskara. Bateragarriak ote? (Igor Leturia)

Formulario honen bitartez egin behar da izen-ematea: AZK Jardunaldia ‘Komunikazioaren Erronka Berriak.

 

Komunikazioaren_erronka_berriak

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?