Aurten, AZKtik gure laguntza emango diogu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatek antolatzen duen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdiari.
Aspalditik jarraitu izan dugun sormena euskaraz lantzen duen ekimena izanik, eta bat datorrenez AZKren eginkizun, filosofia eta balioekin, 18. edizio honetan ilusio handiz animatu gara Jaialdia laguntzera, horrela hazten lagunduko diogulakoan.
Anima zaitez zu ere, eta jarraitu HUHEZINEMA jaialdiaren 18. edizioa. Dagoeneko badakigu zein diren finalistak eta urtarrilaren 22tik 24ra Aretxabaletako Arkupe aretoan ikusi ahal izango ditugu euren lanak.