Itxoin mesedez, edukia kargatzen ari da

AZK marka eraberritua

Post Image

Historiaurreko gizakiek labar-pinturekin kobazuloetan nola, marka guztiek aztarna utzi nahi dute beren hartzaileengan. Gizaki haiek oso argi zekiten zer eta nola komunikatu behar zuten eta, hartara, harrian zizelkatutako mezuak eta haitzuloetako pinturak utzi zizkieten beren arbasoei zein etorriko zirenei zuzenduta.

Mendez mende, aztarna sakona utzi dute mezu horiek. Adierazpen horietan badirudi ez dagoela ezer faltan ezta ezer soberan ere eta, gaur egunean ere, ikertzen da zer zegoen borondate artistiko horren atzean, zerk piztu zuen haiengan irauteko nahi hori.

Historiaurreko gizakiek beren aztarnak harrian utzi zituzten bezala, gaur egungo markek ere oihartzuna lortu nahi dute. Gogoratua izateko beharra ez da aldatu: gure kontakizuna margotzen dugun paretak baino ez dira aldatu.

Gaur, kontakizun berri bat margotzen hasiko gara; AZK marka eraberritua aurkezten dugu.

AZK – Komunikazioaren aztarna sortuz

Aurrekoa
DISEINATZAILE GRAFIKO BILA GABILTZA
Hurrengoa
Pantailetatik kanpo bizitza dago
Comments are closed.
add_action('wp_footer', function() { ?>
azk-logo

Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.