Skip to main content

Gero eta teknologia gehiago darabilgu. Aisian, hezkuntzan, baita esparru profesionalean ere. Enpresa handienetatik hasi eta norbanakoetaraino. Izan ere, bezeroa sarean dagoenez, enpresek ere sarean egoteko urratsa eman dute.

Teknologiak natural bizi ditugu esparru guztietan, baita enpresetan ere.  Marken orrialdeak jarraitzen ditugu Facebooken, enpresen berri daukagu Linkedinen eta iruditan ikusten ditugu Instagramen. Bilatu egiten ditugu. Jarraitu.

Badirudi sarean bilatu eta aurkitzen ez dugun marka, ez dela existitzen. Berehala topatuko dugu ordezkoren bat, gainera. Arreta eman digun bat edo beste. Hortaz, komeni gu ere bezeroa dagoen tokian egotea.

 

Sarean, sarea sortu

Marka askok argi dute, sarean presentzia izan behar dute. Urrats hori eman dute, esaterako, Urola Packagingek eta Cebancek. Baina egote hutsa ez da efikaza. Egoteaz gain, egin eta eragin behar da, eta horretarako ekosistema digitala ezinbestekoa da. Baina… zer da ekosistema digitala?

Sareetako hainbat plataforma, interakzioa eta kalitatezko trafikoa sortzeko, modu koordinatu eta kontziente batean erabiltzean datza.  Markei baliagarria zaie sarean posizionatzeko eta beren mezuaren kontrola izateko.

 

Marka baten ekosistema digitala osatzen duten elementuak:

  • Webgunea:estrategia digitalen oinarria da. Guztiaren jomunga, helmuga eta biltokia.
  • Bloga:markaren bihotza, ekosistemari taupadak eragiten dizkiona. Zure kontakizuna.
  • Sare sozialak:ekosistemak arnasten eta entzuten duena. Markaz esaten dena entzun eta entzun nahi duenari esan. Sarean, sareak sortu.
  • SEO, SEM eta SMM:sarean nahiz bilatzailean, sistemari hazteko bidea egiten diona.
  • Email marketing:bezeroari berezi sentiarazteko balio du, fidelizatzeko.
  • Neurketak:zure aktibo digitalaren isla. Zure estrategien iparorratza, marketing digitalerako ezinbestekoa.
  • Markagintza: ekosistemaren burbuina. Markaren ahotsa definitzen duena eta mensajea kanal digitaletatik bideratzeko ezinbestekoa.

EstrategiaDigitala_AZK 

Zertan laguntzen die ekosistema digitalak markei?

Ekosistema digitala izateak, plataforma horien saretzea eta elikatzea eskatzen du. Horretarako ezinbestekoa da komunikazio digitala garatzea. Lanketa horretan fokua jartzeak gerora argia izatea dakar. Izan ere, onura hauek dakartza sarean aritzeak:

  • Helburuak zehazten ditu: Ekosistema digitalean lan dinamikak zehaztu daitezke markaren beharren edo/eta helburuen arabera.
  • Sareko izen ona hobetzen du: Ekosistema digitaleko komunikazioa landuz gero, are gehiago konfiatuko dute zugan.
  • Marketing egiteko aukera sorta zabala du:Erabiltzaileen beharretara egokitzen da, eta, gainera, ulertu egiten ditu.
  • Konbertsioa:erabiltzaileak ekintza zehatzak egitea lortzen du. Plataformaren arabera, erabiltzailea bideratu egiten du bezero posible izatera. 
  • Trafikoa:publikoa dagoen plataformetan egoteak, horiengana errazago iristea dakar. Eta, esteken bidez, webgunerako trafikoa handitu dezakezu erabiltzaileak hara bideratuta.
  • Ikusgarritasuna: webgunea posizionatu dezakezu eta ikusgarritasuna eman dieziokezu.
  • Neurketak:datuak bildu, neurtu eta analizatzen ditu; modu razionalean, gainera. Eragiteko gakoak ematen dizkigu.

 

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?