Skip to main content

Dagoeneko eztabaidaezina da komunikazioa giltzarrietako bat dela enpresa-arrakastaren baitan. Arian-arian enpresa zuzendaritza-eta kudeaketa-taldeak ohartu dira korporazioaren martxan ona bermatzeko zein ezarritako helburuak erdiesteko, funtsezkoa dela komunikazio-sareak bermatzea eta aldez aurretik estrategikoki planifikatzea. Alegia, produktu eta zerbitzuen kalitateaz harago begiratu beharra dago, erakundearen norabidea edozein delarik ere.

Hori horrela, enpresaren antolaketa-kultura bateratzen eta ezagutzen ahalegintzeak eta bertako langileek egoki lan egin dezaten beharrezkoak diren baliabideak eskaintzeak behar lukete izan, besteak beste, goi karguen lehentasuna eta jomuga. Hartara, enpresa ororen eginkizuna izango da barruan gertatzen dena aztertzea, horretarako aldizkako behaketak eginez langileen lan-jardunean zein jarreran, hutsegiteak eta ondo egindakoak dignostikatzea helburu, horrela baino ez baitago aurre egiteko aukera. Are gehiago, atzeraldi, zailtasun eta krisialdietan, koronabirusaren pandemian kasu.

Beraz, bizirik jarraitu nahi duen enpresak ezinbestean garatu beharko du neurrira diseinatutako komunikazio-plan estrategikoa, zeinak diagnosia izango duen, helburuak zehaztuko dituen, barne zein kanpo ekintzak planifikatuko dituen, materialak sortuko dituen, egutegia zehaztuko duen eta aldizkako jarraipena izango duen. Izan ere, asko dira estrategikoki diseinatutako komunikazio-planak enpresari dakarzkion onurak. Batetik, langileen artean balio korporatiboak sustatzen ditu; bestetik, helburuak zehaztea ahalbidetzen du; horrekin batera, prezipitazioa saihesten du, alegia, erabakiak oinarri sendo batekin eraikitzen dira; ahaztu gabe lehentasunak hautatzeko eta inbertsioak zehazteko baliabide ezin hobea dela.

Esandakoak esanda, argi geratzen da komunikazioa lan-eremutzat hartu behar dela ezinbestean. Azken urteotako datuak jaso eta haietan oinarrituta esan daiteke lan-esparru berritzaile, erabilgarri eta interesgarria dagoela arlo honetan. AZKn argi daukagu komunikazio korporazional estrategikoa ez dela moda kontua edo joera iragankorra, baizik eta zinez egiaztatutako egungo premia.

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?