Diseinatzaile grafiko lanetan arituko den langile baten bila ari gara AZK-ko taldekideok, amatasun baja bat kubritu eta kontratua luzatzeko aukerarekin. Interesa baduzu, bidali mezua azk@azk.eus helbidera urtarrilaren 22a baino lehen.
FUNTZIO NAGUSIAK
- Online zein offline diseinuak
- Marka identitateen eta eskuliburuen sorkuntza
- Aldizkari eta liburuen maketazioa
- Webguneetako bannerren eta sare sozialetako iragarkien diseinuak
- Webguneen diseinua
- Motion graphic ikus-entzunezkoak
- Euskarri fisikoen diseinua eta inprentarako prestaketa
OINARRIZKO ESKAKIZUNAK
- Diseinu grafikoari lotutako ikasketak
- Diseinatzaile grafiko lanetan esperientzia izatea
- Programa hauetan lan egiteko maila altua izatea: Illustrator, InDesign, Photoshop, Lightroom, Premiere…
- Ekintzailea eta sortzailea izatea
- Taldean lan egiteko gaitasuna izatea
- Euskara ulertu eta hitz egitea
BALORATUKO DA
- Webgintza: html edo wordpress maneiatzeko konpetentziak
- Animazioa egiten jakitea
- Marrazketarako eta ilustraziorako gaitasuna
- Komunikazioaren baitako bestelako alorren inguruko jakintza izatea: ikus-entzunezkoak, argazkilaritza, gidoigintza, marketing-a…
- Euskarazko C1 edo C2 ziurtagiria izatea
LAN BALDINTZAK
- 40 ordu astean, 4 hilabetez, kontratua luzatzeko aukerarekin
- Soldata duina
- Lanean hasteko data: urtarrilak 25
HAUTAKETA PROZESUA
- Urtarrilak 12: Lan deialdiaren irekiera
- Urtarrilak 19: Izena emateko (curriculumak, portfolioak eta aurkezpen gutunak bidaltzeko) azken eguna
- Urtarrilak 20: Jasotako eskaeren balorazioa
- Urtarrilak 21-22: Hautatutakoen elkarrizketak
- Urtarrilak 22: Lanpostuaren ebazpena
- Urtarrilak 25: Kontratatutako langilearen lehen lan eguna