Skip to main content

Atzo AZK-ko bulegoko ateak parez pare ireki genituen ‘Komunikazioaren erronka berriak’ gaiaren inguruko jardunaldirako. Bezero, kolaboratzaile eta sektoreko jende asko hurbildu zen Arrasatera pil-pilean dauden hiru esparruren inguruan jarduteko: Inteligentzia Artifiziala, hizkuntzen-kudeaketa eta markagintzaz.   

  • Lehenik, Iñigo Arandia Marketing Digitaleko aholkulariak ‘Erakundeen estrategia digitala eta hizkuntzen kudeaketa’ gaiaz mintzatu zuen. Kaixomaitia euskaldunon harremanetarako atariaren sortzailea izanik, eskarmentu handia dauka euskaratik marketin ekintzak kudeatzen eta hainbat gako eman dituen, besteak beste, SEOari buruz edo sare sozialen kudeaketaren inguruan.
  • Bigarrenik, Agurtzane Elkoro eta Maialen Illarramendi AZK-ko kideek ‘Marka-irudiaren sorrera, eguneraketa eta kokapena enpresa munduan’ gaiari heldu zioten. Beren hitzaldian, AZKren marken plataformaren nondik norakoak azaldu ondoren, AZK-k sorturiko hainbat marka aurkeztu zituzten. 
  • Azkenik, Igor Leturia Orai zentroko hizketa-teknologien arduradunak ‘Inteligentzia artifiziala eta euskara. Bateragarriak ote?’ hitzaldia eskaini zuen. Igorrek NLP (Natural Language Processing edo Lengoaia Naturalaren Prozesamendu) kontuetan euskarak azken urte hauetan izan duen bilakaera handiaren berri eman zuen. Hori frogatzeko, Elia-Elhuyarren hainbat aplikazio lanean jarri zituen guztion aurrean

Jardunaldia oso emankorra izan zen eta publikoaren aldetik, partaidetza oso aktiboa. Eskerrik asko bai hizlariei eta baita partaide guztioi ere. Datorren urtera arte!      

 

     

   

Zabaldu txata
1
Kaixo!
Laguntzarik behar duzu?