Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Ezagutzaren transferentzia

Norantza berean joan ahal izateko, bi norabideetako komunikazioa da Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin daukaguna. Beraiek ikasketa eredua, eskaintza eta eskolaren bereizgarriak transmititzen dizkigute; gerora, guk, horiek komunikatu ahal izateko. Hartu eman aberats bezain berezia da, gertukoa. Etengabeko hartu emanean gaude, atzera ez geratzeko eta etorkizuneko erronkei orainetik erantzuteko.

sarrera-3
sarrera-2
sarrera-1

TRANSMISIOA HAINBAT BIDEETATIK

Paperean nahiz digitalean, irudi bidez eta idatziz, komunikatzen dugu. Sortzen duguna zabala da: eskuorriak, katalogoak, publizitatea, sare sozialetarako edukia, bideoak…

Formatu eta euskarriak, hamaika

Egunero-egunero sareak aktibo mantentzeko, horietarako edukia sortzen dugu: izan grafikoa edo ikus-entzunezkoa. Edukian fokua jartzen dugun arren, jarraitzaile ez direnengana iristeko publizitatea ere kudeatzen dugu. Horrez gain, euskarri fisikoak ere sortzen ditugu, hurbilen ditugunei kalitatezko informazioa eskutik eskura emateko.

mu insta
katalogoa
https://www.youtube.com/watch?v=FA-o0ylX4P8

UNEAN UNEKO BEHARREI ERANTZUNEZ KOMUNIKATZEN

unean-uneko-beharrak
https://www.youtube.com/watch?v=J8M3I2dkxig

Efemeride den eguna

PBLday eguna egutegian gorriz biribiltzen dugun horietakoa da. Ikasleen proiektuak, zuzeneko irratia, erreferenteen hitzaldiak… denetik biltzen du. Dena den, egun horrez gain, beste hamaika ekitaldi antolatzen ditugu urten zehar, diploma banaketa kasu.

mgep_pbl_egunak
pbl-1
pbl-2
pbl-3

Egunerokotasunean sortzen diren komunikazio ideiak errealitate bihurtu daitezen estrategia eta plangintza definizio baten beharra izaten dute. Lanketa hori modu kolaboratiboan egiten dugu AZKrekin eta lan talde multidiziplinarraren bitartez ideazio prozesua aberastea lortzen dugu.

Haizea Legorburu Gonzalez
Haizea Mondragon goi eskola politeknikoa