KOMUNIKAZIO-KANPAINA
PROIEKTUAREN LABURPENA
TUVISArentzat egindako komunikazio-kanpaina, Gasteizko garraio publikoan errespetua, bizikidetza eta ulermena sustatzeko. “Keinu txikiak, bidaia handiak” lelopean, eguneroko ekintza txikiek bidaiatzeko esperientzia partekatua nola eralda dezaketen balioan jartzen du proposamenak. Ikuspegi hurbil, positibo eta bisualki erakargarri baten bidez, komunikazio argi eta irisgarri bat landu zen, euskaraz eta gaztelaniaz, hiri-ingurunearen eta garraio publikoaren beraren hainbat euskarritan txertatua.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Diseinua
ERRONKA
Garraio publikoa bezalako gune partekatu batean elkarbizitzak duen garrantziaren inguruan erabiltzaileak sentsibilizatzeko kanpaina bat sortzea, egunerokotasunean jarrera arduratsuak eta enpatikoak sustatuz. Erronka mezu unibertsal eta zuzenak transmititzean zetzan, tonu positibo eta hurbilarekin, askotariko publikoekin konektatu eta keinu txikiak —hala nola, pausoa errespetatzea, eserlekua uztea edo bolumen egokia mantentzea— eragin kolektiboko eguneroko ohitura bihurtzen lagunduko zutenak.


