KOMUNIKAZIO KANPAINA
BEZEROA

Oarsoaldeko Mankomunitatea Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun eta Hondarribia herrien arteko lankidetza erakundea da. Bere helburua interes komuneko zerbitzu eta proiektuak koordinatzea da, hondakinen kudeaketa eta garraiotik garapen ekonomiko, ingurumen eta ongizate sozialeraino, baliabideak optimizatuz eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko ekimen jasangarriak sustatuz eskualdean.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Oarsoaldeako Mankomunitatearentzat Energia Bulegoaren komunikazio-kanpaina garatu dugu.
Proiektuaren baitan, eskuorriak, mahai gaineko euskarriak eta kartelak diseinatu eta ekoitzi ditugu, euskarri fisikoetan presentzia sendoa bermatzeko. Horrez gain, sare sozialetarako ikus-entzunezko piezak sortu ditugu, kanal digitalen bidez ere mezuaren hedapena indartzeko.
Helburua izan da informazioa herritarrengana modu argi, ulergarri eta eraginkorrean helaraztea, energia arloko baliabide eta zerbitzuen inguruko ezagutza sustatuz.

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Komunikazioa
- Diseinua
- Ikus-entzunezkoak

