PLAZABIZI
BEZEROA

PLAZABIZI herritarrak erdigunean jartzen dituen ekimena da, auzo eta herri bizigarriagoak sustatzeko.
Mugikortasuna, espazio publikoa eta natura uztartuz, ongizatea eta harremanak hobetzea du helburu.
PLAZABIZI ez da soilik ekimen bat. Mugimendua da.
PROIEKTUAREN LABURPENA
“Leku batetik bestera egiten dugun mugimenduak, espazioen konfigurazioak eta naturarekin dugun harremanak gure eguneroko bizimodua moldatzen dute. Nola mugitzen garen eta non igarotzen dugun denbora gure osasunean, harremanetan eta bizi-kalitatean eragin handia du. Etxetik plazara, lantokira edo naturgunera egiten dugun bidea ez da soilik desplazamendua, bizitzeko dugun modua da.
PLAZABIZI, komunitatea erdigunean duen herri-eredu bat garatzeko bi urteko prozesua da, herriak eta auzoak bizigarriagoak izan daitezen. Bide horretan, mugitzeko eta espazio publikoak erabiltzeko modu berriak irudikatu, aztertu eta sustatu nahi ditugu, honetarako aldaketak behar ditugu hirigintzan, ohituretan, pertzepzioetan eta gobernantzan; betiere komunitatearen parte-hartzea ardatz hartuta.
Herritarrekin eta eragileekin elkarlanean, bizitza osasuntsuagoa, mugikortasuna jasangarriagoa, irisgarria, seguruagoa eta inklusiboagoa izan dadin urratsak emango ditugu, eta espazio publikoak eta naturguneak nola berreskuratu eta balioan jartzeko zer pausu eman aztertuko dugu.”

ESKEINITAKO ZERBITZUAK
ESKEINITAKO ZERBITZUAK
- Markagintza
- Komunikazioa
- Diseinua
- Webgintza
- Ikus-entzunezkoak








