Itxoin mesedez, edukia kargatzen ari da

Pantailetatik kanpo bizitza dago

Post Image

Pantailen distirak harrapatzen gaitu egunero. Telefonoa, ordenagailua, telebista… gure begiek argia jasotzen dute etengabe, baina, galdera bat etortzen zait burura: argi hori barrura iristen al da?

Markagintzan eta komunikazioan, pantailen bidez bizi gara: irudi, mezu eta klik azkarretan. Baina geroz eta gehiago sentitzen dut zerbait falta dela. Markek —eta guk— ez dugula beti barruko lotura hori aurkitzen. Pantaila piztuta dago, baina emozioa batzuetan itzalita.

Pantailen atzean, algoritmoak eta datuak daude; baina benetako konexioa, gizakien artean gertatzen da. Batzuetan nahikoa da elkarrizketa bat aurrez aurre izatea, ahotsaren tonua entzutea, edo isiltasun bat partekatzea.

Marka batek arnasa hartzen duenean, entzuten daki, ulertzen daki eta erantzun egiten du, ez du soilik mezu bat “bidaltzen”. Hor dago markagintzaren alde humanoena: konfiantza sortzean, ez “inpaktuak” neurtzea soilik.

Gogoan duzu markaren batek utzitako oroitzapena? Eta ez logotipoagatik, baizik eta zerbait sentiarazi zizulako. Agian usain bat, esperientzia bat edo une bat izan daiteke. Horiek dira pantailatik kanpo gertatzen diren magiak.

Komunikazioan gero eta gehiago behar ditugu  esperientzia fisikoak, topaketa errealak, eta elkarrizketa zintzoak. Hor dago marka baten benetakotasuna: ez “zer” dioen, baizik eta nola dagoen presente bere publikoarekin.

Eta zer da sormena? Perfektua ez den zerbait da, zuk bakarrik egin dezakezun zerbait. Teknologiak lagundu zaitzake, baina sormena norberaren lanketa da.

Testuinguru digitalean kontsumoa gailentzen den honetan, orain, berriro elkar ikusteko garaia da. Markek beren dendak espazio hibrido bihurtzen dituzte, topaguneak, eta horrela, esperientziak inoiz baino aztarna handiagoak uzten dituzten lekuak bihurtzen dira. Kalitatezko denbora da oroitzapenak sortzen dituena, eta benetan bizitzen dena da geratzen dena.

Geroz eta errealitate automatizatuago batean bizi gara. Denok norabide berean arraun egiten dugu atzean ez geratzeko. Baina hasi gara geure buruari galdetzen: zergatik hainbeste presa? Ordezkaezina berriro balioan jartzen da, eta teknologiarekin gizatasuna galdu gabe bizitzen ikastea da gakoa.

Pantailak ez dira etsaiak. Tresna dira. Baina ez dezagun ahaztu: pantailetatik kanpo ere badago bizitza, eta han hasten dira askotan ideia onenak, harreman sendoenak eta marka zintzoenak.

Agian markagintza eta komunikazioaren etorkizuna ez dago teknologian, baizik eta gizatasunean.

 Eta hori pantailarik gabe ere ikus daiteke.

Aurrekoa
AZK marka eraberritua
Hurrengoa
Arretaren ekonomia: markentzat zer esan nahi du?
Comments are closed.
add_action('wp_footer', function() { ?>
azk-logo

Pribatutasuna

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu kontsumitzaileari ahalik eta esperientzia onena eskaintzeko asmoz. Cookie informazioa zure bilatzailean gordetzen da funtzio zehatz batzuk betetzeko, hala nola, gure webgunera itzultzean zu ezagutaraztea eta zuretzat gure webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak identifikatzeko.