Argazkigintzatik hasi eta azoketarainoko bidea egiten dugu berekin batera. Ate asko zabaltzeko aukera ematen digu AGAk.
Aga
Atik Ara
ARGAZKIGINTZA / DISEINUA
Ikuspuntu berdinetik begira
AGAko kideen begiradatik begiratzen diogu guk ere produktuari, zerbitzuari, bezeroari. Beraiena gure eginda kontatzen, komunikatzen dugu, baita argazkien bitartez ere.
Begiratzen duenak ikusteko
Komunikazioa eraginkorra izateko, hartzailearen tokian ere jartzen gara. Pantailaren beste aldean dagoenak ulertzeko, AGAren edukiak gailu, formatu eta hartzaile bakoitzari begira sortzen ditugu.
Lerro arteko mezuak
Gailu digitaletan ez ezik, paper bidezko edukiak ere sortzen ditugu: eskuorriak, katalogoak… Eta hitz bakoitzak nahiz irudi bakoitzak komunikatzeaz gain, paperaren ehundurak, dirdirak, pisuak… guztiak komunikatzen du.