Aspaldiko lagunen antzera, gertukoa, gardena, sendoa eta konfiantzazkoa da Arizmendirekin dugun hartu-emana. Eta, Arizmendik ere, horrelako harremana du bere inguruarekin, konfiantzan eraikitakoa. Hezkuntza eraldatzeaz gain, gizartea eraldatzeko grina duen Ikastola da. Konfiantzatik lortuko du aldaketa hori eta, gu ere, aldaketa horretara batzen gara, komunitatearen parte sentitzen garelako, hein batean.
Komunitate osoarekin lantzen diren proiektuek oinarri sendoa izaten dute eta ondorioz, koherentea, sendoa eta bereizgarria izan ohi da emaitza. Arizmendi Ikastolaren azken matrikulazio kanpaina da horren adibide. Marka balioei bizia eman eta hezkuntza proiektuaren indarguneak kanpainara ekarri ditugu, Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen kanpainarekin bateratuta.