Hari-mutur askoko soka da Goizper; eta, horri esker, hainbat esparrutatik komunikatzeko aukera ematen digu: argazkigintza, diseinua, packaginga… industriatik naturarako bidea egiten laguntzen digun bidaialagun paregabea da.
Goizper
Ikuspuntu desberdinetatik begira
DISEINUA / PACKAGING / 3D STANDAK
Lehen urratsetik azkeneraino
Produktuaren sortze prozesuaren parte gara: diseinutik hasi, berau kamararekin jaso, eskuorriak diseinatu, maketatu, piktogramak eta trokelak zehaztu… produktua bilduko duen enbalatzeaz ere arduratzen gara. Azalaz ez ezik, mamiaz ere arduratzen gara!
SORTZE PROZESU GUZTIAN ERAGILE AKTIBO GARA
Stand-a ere produktuaren parte ONLINE ere!
Azoketarako stand-ak ere prestatzen ditugu. Produktuaren ertz guztiak eta balio bereizgarria standaren hormetan, eta paretetatik harago, islatzen dugu. Guzti honi bira bat eman eta online formatura eraman dugu Goizperren produktua!
”AZK komunikazio eta publizitate agentziarekin lan egiteak konfidantza ematen digu, Goizper Groupen badakigulako gure irudia eta proiektuak talde profesional handi baten esku uzten ditugula. AZK-ko adituekiko harremana eta elkarlana bikaina da, eta horren erakusgarri dira egindako proiektuen emaitzak. 25 urte baino gehiago daramatzagu haiekin, eta guretzako "partner " bat da AZK, zalantzarik gabe. Berme osoz dakigu gure beharrei erantzungo dietela kalitatea eskainiz eta epeak errespetatuz.
Ana MajueloMarketing eta komunikazioa