Norantza berean joan ahal izateko, bi norabideetako komunikazioa da Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin daukaguna. Beraiek ikasketa eredua, eskaintza eta eskolaren bereizgarriak transmititzen dizkigute; gerora, guk, horiek komunikatu ahal izateko. Hartu eman aberats bezain berezia da, gertukoa. Etengabeko hartu emanean gaude, atzera ez geratzeko eta etorkizuneko erronkei orainetik erantzuteko.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Ezagutzaren transferentzia
TRANSMISIOA HAINBAT BIDEETATIK
Paperean nahiz digitalean, irudi bidez eta idatziz, komunikatzen dugu. Sortzen duguna zabala da: eskuorriak, katalogoak, publizitatea, sare sozialetarako edukia, bideoak…
Formatu eta euskarriak, hamaika
Egunero-egunero sareak aktibo mantentzeko, horietarako edukia sortzen dugu: izan grafikoa edo ikus-entzunezkoa. Edukian fokua jartzen dugun arren, jarraitzaile ez direnengana iristeko publizitatea ere kudeatzen dugu. Horrez gain, euskarri fisikoak ere sortzen ditugu, hurbilen ditugunei kalitatezko informazioa eskutik eskura emateko.
UNEAN UNEKO BEHARREI ERANTZUNEZ KOMUNIKATZEN
Efemeride den eguna
PBLday eguna egutegian gorriz biribiltzen dugun horietakoa da. Ikasleen proiektuak, zuzeneko irratia, erreferenteen hitzaldiak… denetik biltzen du. Dena den, egun horrez gain, beste hamaika ekitaldi antolatzen ditugu urten zehar, diploma banaketa kasu.
”Egunerokotasunean sortzen diren komunikazio ideiak errealitate bihurtu daitezen estrategia eta plangintza definizio baten beharra izaten dute. Lanketa hori modu kolaboratiboan egiten dugu AZKrekin eta lan talde multidiziplinarraren bitartez ideazio prozesua aberastea lortzen dugu.
Haizea Legorburu Gonzalez